XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ezagutzen genuenetik lehendabiziko aldiz, presaka nenbilela esan nion; gero bekokian musu eman eta alde egin nuen.

Urrundik sumatzekoa zen etxeko txitxarro usaina.

Florak jarria zuen mahaia, harizko zapi zuri bordatuaz apaindua, eta Chateau Palmer botila bat irekirik zegoen, legezkoa denez, egurats zedin.

Seinale ona ote zen pentsatu nuen kortxoa usainduz.

Atean azaldu zen, kalerako bezala jantzita.

Bainugelan nengoen esan zidan.

Ederra zegoen Flora; ile motz bustia eta orraztuta zeramanean atsegin zitzaidan gehien.

Beti esaten nion, baina berari ez zitzaion iruditzen.

Txitxarroa erre dut esan zidan.

Arrandegian emakumeek esaten omen zuten bisigua bezain ona zela txitxarro errea.

Bisigua kanpokoa zelako, izoztua askotan, esan nion nik.

Eta oso ederra zegoela ile bustia atzera orraztuta.

Permanentea egin ala ez nago.

Ez nion ez egiteko eskatu, noski.

Zuk ikusiko duzu.

Ardoa eskatu zidan eta arreta handiz atera nuen zapia ez zikintzeko, biharamunean bera jarri ahal izan nezan.

Txitxarroa gehiegi egina zegoen, eta gainera ez zen zuri horietakoa.

Berari ere gauza bera iruditu bide zitzaion, ez baitzuen oso gustura afaldu.

Ez genuen asko hitz egin.

Hau nekea pare bat aldiz esan ondoren, goiz joan ginen ohera, eta txitxarro errearen usaina izaretan ere erantsia zegoelako sentsazio koipetsuarekin lo hartu nuen.

Horregatik, beharbada, ez nuen ondo lo egin, eta biharamun goizean, hau da, gertakizunen egunean, nekaturik esnatu nintzen, buruko minez bezala.